Pribatutasuna eta Cookie Oharra

Pribatutasuna 

I. Global Action Plan-ek errespetatzen du bere bezero eta bisitarien pribatutasuna.

II. Nahi baldin baduzu gure datu-basetik atera edo gure promozio-mezuak jasotzeari utzi, edo galderarik baduzu gure webgunearen funtzionamenduari buruz, jar zaitez harremanetan gurekin.

III. Gure webguneak ikastetxe eta irakasleen izenak, helbide elektronikoak eta bestelako datuak biltzen ditu soilik gure lineako inprimaki baten bidez bidaltzen direnean, esaterako erregistratze-orriaren bidez. Informazio hori Global Action Plan-ek eta bere bazkideek bakarrik erabiltzen dute eta ez zaio ematen, trukatzen edo saltzen beste inori.

IV. Halaber, gure web zerbitzariak erregistratzen ditu gure webguneko bisitari guztien IP helbideak. IP helbidea zenbaki bat da, Internet erabiltzen duzunean zure ordenagailuari automatikoki esleitzen zaiona. IP helbideak erabiltzen ditugu gure zerbitzarian gerta litezken arazoak diagnostikatzen laguntzeko, webgunea administratzeko, erabiltzaileen joerak analizatzeko, erabiltzaileen mugimenduei jarraitzeko eta informazio demografiko orokorra biltzeko: horren helburu bakarra da webgunea etengabe hobetzea eta eduki pertsonalizatuak eskaintzea. IP helbideak ez daude lotuta identifika daitekeen inolako informazio pertsonalekin, eta haiek biltzea ohikoa da web zerbitzariak erabiltzen diren ingurune gehienetan.

V. Gure webguneak beste gune batzuetara doazen estekak dauzka. Kontuan hartu esteka horietako bat klikatzean beste webgune batean sartuko zarela, eta Global Action Plan-ek ez duela horren erantzukizunik.

VI. Webgune hau erabiliz, adierazten duzu onartzen dituzula gure pribatutasun-gidalerroak, gorago zehaztu direnak. Kontuan izan gidalerro horiek noizean behin berrikus ditzakegula aurretik abisatu gabe. Baldin kezkarik baduzu zure informazioa biltzen eta erabiltzen den moduari buruz, irakurri berriro gidalerrook informazio pertsonala bidali aurretik.  

Cookie-ak
Jakin beharko zenuke ezen, webguneak, mugikorreko guneak edo mugikorreko aplikazioak erabiltzean, litekeena dela zuri buruzko informazioa cookie bidez biltzea.

I. Zer dira cookie-ak eta nola untzionatzen dute?
Cookie-ak testu-zati txikiak dira, zure ordenagailura edo gailu mugikorrera deskargatzen direnak webgune bat bisitatzen duzunean. Ondoko bisita bakoitzean, zure arakatzaileak cookie horiek berriro bidaldiko ditu webgunera, nor zaren jakin eta pantailan zer ikusiko duzun erabaki dezan.

II. Zertarako erabiltzen ditugu cookie-ak?
Cookie-ak funtsezkoak dira Interneten. Webguneekin dituzun interakzioak askozaz arinagoak egiten dituzte eta onura ateratzen diete webguneetako eginbide baliagarrietako askori. Cookie-ak gauza askotarako erabil daitezke, baina oro har lau taldetan sar daitezke

III. Eskatu duzun zerbitzua hornitzeko erabiltzen diren cookie-ak
Cookie batzuk behar-beharrezkoak dira webgunean zehar mugitu eta bertako eginbideak erabiltzeko gai izan zaitezen. Cookie horiek gabe, eskatu dituzun zerbitzuak ezin dira hornitu. Cookie-ok ez dute biltzen zuri buruzko informaziorik erabil litekeenik marketinerako edo Interneten non ibili zaren gogoratzeko.
Hona oinarrizko cookie-ek dituzten funtzioen adibide batzuk:

  • Bisitaria saio barruan mantentzen dute bisitak dirauen bitartean; cookie-rik gabe, erabiltzaileak saioa hasi beharko luke beste orri batean sartzen den bakoitzean.
  • Bisitariak zerbait gehitzen duenean lineako erosketa-saskian, cookie-ei esker salgaiak bertan egongo dira oraindik erosketa prozesatzen denean.
  • Saioaren cookie-ek ahalbidetzen dute webgunean zehar trabarik gabe nabigatzea, eta automatikoki ezabatzen dira bisitariak web arakatzailea ixten duenean.

IV. Arakatze-esperientzia hobetzea
Cookie hauek webguneari ahalbidetzen diote zuk egindako aukerak gogoratzea (hala nola, zure hizkuntza edo eskualdea), eta eginbide hobetuak eskaintzea.

Hona hemen zenbait adibide, ikus dezazun cookie-ak nola erabil daitezkeen gure webguneetan duzun esperientzia hobetzeko:

  • Zure hobespenak eta ezarpenak gogoratzea, marketineko hobespenak barne.
  • Inkesta bat bete ote duzun gogoratzea, hura egiteko eskaera berriz jaso ez dezazun.
  • Webgunean lehenago izan zaren gogoratzea, zeren eta lehen aldiz sartzen denak eta ohiko erabiltzaile batek ikusten duten edukia ezberdina izan daiteke.
  • Iragarki jakin bat zenbat aldiz ikusten duzun mugatzea. Horri batzuetan esaten zaio “maiztasunezko murrizketa”.
  • Gugandik eskuratu dituzun produktuekin erlazionatutako informazioa zuri erakustea.
  • Hedabide sozialen erabilera gaitzea, hala nola, Facebook edo Twitter.
  • Ikusten ari zaren orriarekin zerikusia duten "erlazionatutako artikulua” estekak erakustea.
  • Bisitatu duzun kokaleku bat –adibidez, eguraldiaren iragarpena– gogoratzea.

V. Analisiak
Jendeak gogokoen dituen nahiz asko erabiltzen ez diren orri eta esteken erregistroa eramatea gustatzen zaigu, gure webguneak interesgarri eta eguneratu mantentzen laguntzeko. Gainera, oso baliagarria da joerak identifikatzeko gai izatea: jendeak nola nabigatzen duen gure webguneetan zehar eta orrietan errore mezurik jasotzen ote duen.

Cookie hauek, maiz “analisi-cookie” deritzenak, informazio hori biltzeko erabiltzen dira. Cookie-ok ez dute biltzen bisitaria identifikatzen duen informaziorik. Bildutako datuak anonimoak dira eta beste erabiltzaile guztien cookie-etako informazioarekin batera multzokatzen da. Horrenbestez, erabilera-eredu orokorrak ikus ditzakegu, ez pertsona bakoitzaren jarduera. Analisi-cookie-ek bisitaria dagoen webguneko jarduera bakarrik erregistratzen dute, eta webgunearen funtzionamendua hobetzeko baino ez dira erabiltzen.

Gure webgune batzuek eta gugandik jasotzen dituzun mezu elektroniko batzuek zenbait irudi txiki ikusezin ere eduki ditzakete, “web baliza” edo “segimendu-pixel” izenekoak. Horien bidez, webgunea edo mezua zenbat aldiz ikusi den kopuratzen da, eta marketinaren eta mezu elektronikoen eraginkortasuna neur daiteke. Web balizak anonimoak dira eta ez daukate, eta ez dute biltzen, identifika zaitzakeen informaziorik.

Water Explorer-en laguntzailea:
HSBC Water Programme Ur programa
honekin elkarlanean: