Zehaztapen eta baldintzak

Webgunearen zehaztapenak eta baldintzak

  • Eskerrik asko Water Explorer webgunea bisitatzeagatik. Irakurri arretaz zehaztapen eta baldintza hauek. Webgune hau erabiltzean Zehaztapen hauek onartzen ari zara, eta onarpena indarrean sartzen da webgunea lehen aldiz erabiltzen duzun egunean. Ez bazatoz bat Zehaztapen hauekin, ez erabili webgune hau.
  • Global Action Plan UK elkarteak eta bere negozio-kideek eskaintzen dute, HSBCren laguntzaz, webgune honen sarbide- eta erabilera-zerbitzua. Zehaztapenetan “gu(k)” edo “gure” esaten denean aipamena egiten zaio © Global Action Plan 2014 ongintza-elkarteari: erregistro zk.a 1026148; bulego nagusia 9-13 Kean Street, London WC2B 4AY; tel. 020 7420 4444, fax. 020 7836 7345.
  • Global Action Plan UK elkarteak une oro du eskubidea Zehaztapenak aldatzeko. Begiratu Zehaztapen hauek aldian behin aldaketak ikusteko. Aldaketak egin ondoren webgune hau erabiltzen jarraituz gero, ulertuko da Zehaztapenetan argitaratutako aldaketak onartzen dituzula.
  • Webgune honen legezko erabilera soilik egitea onartzen duzu, halako moldean non ez diren urratzen beste inoren eskubideak, ez eta mugatzen edo galarazten ere inork webgune hau erabiltzea eta gozatzea.
  • Webgunea erabiltzean berresten duzu erabilera-baldintzak betetzen dituzula –dela herrialde parte-hartzaileetako batean Water Explorer programaren ("Programa") baldintzak betetzen dituen eskola bateko Zuzendari gisa, dela Zuzendari horrek baimendutako irakasle/beste norbait gisa–, eta onartzen dituzu Zehaztapen eta baldintza hauek ("Zehaztapenak") webgunea erabili ahal izateko ezartzen dituzten betebeharrak, non ez diren webgune honetako eremu jakinei lotutako zehaztapen eta baldintza bereziak, zeinak erakutsiko diren eurei dagokien Webgune-orrian. Ez badituzu onartzen gure zehaztapenak, ez erabili webgunea.
  • Onartzen duzu informazio oso eta zehatza ematea hala egiteko eskatzen dizugun guztietan. Zuri dagokizu erregistratzean edo beste edozein unetan eman duzun informazioa zuzena eta osoa dela bermatzea. Erregistratzean eman duzun informazioan aldaketarik egonez gero, berehala jakinarazi beharko diguzu, zure eskolaren datuak eguneratuz.
  • Zure helbide elektronikoa eta pasa-hitza erabiltzean baimena ematen diguzu webgune honetan eman diguzun jarraibide guztiak betetzeko.
  • Segurtasuna dela eta, zure erabiltzaile-izena eta pasa-hitza erabiltzen badituzu soilik utziko dizugu saioa hasten eta zure eskolaren profileko datuak ikusten.
  • Ziurtatu behar duzu zure pasa-hitza ez diezula ezagutaraziko zure eskolaren profila ikusteko baimenik ez duten pertsonei.
  • Webgune honetan dauden materialen copyright-a eta jabetza intelektualeko beste eskubideak euren lizentzia duten pertsonenak edo gureak dira. Datuak hirugarren batenak direnean, jatorria jakinaraziko da. Material horren edozein zati kopiatu ahal izango duzu, baldintza hauek betez:

o   Kopia bat egin ahalko duzu zure eskolak era ez-komertzialean soilik erabil dezan.

o   Kopiek mantendu behar dituzte copyright- eta jabetza-ohar guztiak.

o   Copyright-ak eta jabetza intelektualeko beste eskubideek webgune honetan dauden irudiak, testuak eta ikasmaterialak babesten dituzte, eta ez dituzu horiek inola ere erreproduzitu edo erabili behar jabearen idatzizko baimenik gabe.

  • Zure eskolaren kontuak desgaitu edo ezabatzeko eskubidea izango dugu, baldin eta uste badugu zure eskolak, Programan erregistratzean, ez duela eman kontaktu-informazio zuzenik. Zurekin posta elektronikoz harremanetan jartzen saiatuko gara zure eskolaren kontua desgaitzen edo ezabatzen dugunean.
  • Zure eskolaren kontua desgaitu edo ezabatzen badugu, une oro eskatu ahal izango diguzu lineako beste kontu bat, baldin Programan parte hartzeko baldintzak betetzen badituzu.
  • Nahi izanez gero, eskubidea izango dugu erabiltzaileak webgune honetan edo bertako atalen batean sar daitezela eragozteko, aurrez ohartarazi gabe.
  • Webgune honetako zenbait hipertestu-estekak gure kontroletik kanpo dauden webgunetara eramango zaituzte. Esteka horietako batean klikatzean, gure webgunea utziko duzu. Ezin dugu kontrolatu beste webguneetan dagoen materiala, eta ez dugu horren erantzukizunik hartuko. Ez dugu hartuko estekatzen ditugun webguneen erantzukizunik.

 Ezespenak

  •  Nahiz eta webgune honetako edukiak arduraz prestatu ditugun, ez dugu inola ere bermatzen bertan dagoen informazioa zehatza edo osoa dela. Legeak onartzen duen neurrian, baztertzen ditugu webgune honetan aipatzen diren material eta produktu guztiei dagozkien bermeak.
  • Ez dugu bermatzen: webgune honetan dauden edo bertatik atzi daitezkeen funtzioak eta materialak etenik edo errorerik gabeak izango direla; erroreak zuzenduko ditugula; webgune honek edo berau eskuragarri jartzen duen zerbitzariak birus edo akatsik ez duela, edo materialen funtzionaltasun (barrutia) zehaztasun eta fidagarritasun osoa ordezkatzen duela.
  • Webgunean ezin bazara sartu, edo ezin baduzu erabili, ez dugu honako hauen erantzukizunik hartuko: makinek, datuak prozesatzeko sistemek edo transmisio-estekek huts egitea; sistema informatikoek huts egitea, edo sistema horiek mantendu, aldatu, konpondu edo eraberritzeko lanak aribidean izatea; industria-auziren bat egotea; edo gure gogoz bestera, edo gure agente edo subkontratisten gogoz bestera zerbait gertatzea.
  • Erabakiko balitz Zehaztapen hauetakoren bat (edo webgune honetan aipatzen den edozein zehaztapen eta baldintza) ilegala, baliogabea edo nolabait ezin aplikatuzkoa dela zehaztapenak eta baldintzak indarrean jarri nahi diren edozein herrialdetan, orduan zehaztapen hori ezabatuko dugu (ilegala, baliogabea edo ezin aplikatuzkoa den estatu edo herrialdean soilik), eta gainerako zehaztapen eta baldintzak oraindik egongo dira indarrean eta lotesleak eta aplikagarriak izango dira. Zehaztapen eta baldintza hauetan ezerk ez du salbuesten gure axola ezak eragindako heriotzen edo kalte pertsonalengatik izan genezakeen erantzukizuna.

Zehaztapen hauen aldaketak 

  • Zehaztapen hauek aldi oro aldatzeko eskubidea dugu, aldaketak webgunean argitaratuz. Zure erantzukizuna da Zehaztapenak aldian behin irakurtzea, egon litezkeen aldaketen jakitun zaudela ziurtatzeko. Webgune hau erabiltzen baduzu guk Zehaztapenetan aldaketak egin ondoren, ziurtzat joko dugu Zehaztapenen berrikuspena onartu duzula.

Publizitatea

  • Herrialde parte-hartzaile guztietako talde irabazleetako kideen izenak, eskolak eta argazkiak programa amaitu ostean erabili ahal izango dira publizitatea egiteko. Talde irabazleetako kideek onartzen dute haien izena eta irudia iragarkiak eta publizitatea egiteko erabili ahal izango direla, ordainketa osagarririk jaso gabe.
  • Irabazten ez dutenei ez zaie zuzenean jakinaraziko, baina informazioa Water Explorer webgunean egongo da ikusgai: www.waterexplorer.org.

Beste zehaztapen eta baldintza batzuk

  • Ez ditugu gure gain hartuko sareak, ordenagailuek edo softwareak izan lezaketen ezein motatako erroreak, zeinek eragotz lezaketen taldearen inskripzioaren edozein elementu behar bezala eta garaiz bidali edo jasotzea. Bidaltze-frogak ez dira jaso izanaren frogak.
  • Sari guztiak ematen dira programaren negozio-kideen irizpidea jarraituz. Emandako sariek ez dute diruzko ordezkorik. Bestela ez bada idatziz adosten, sariak ezin dira ez itzuli ez eskualdatu. Taldeei emandako sariak, edo diruzkoa ez den beste edozein sari, ordeztu ahal izango ditugu balio monetario baliokidea edo handiagoa duten sariekin, baldin eta gure kontroletik kanpoko arrazoiek hala egitera behartzen bagaituzte.
  • Axola ezak eragindako edo iruzurraren ondorioz gertatutako heriotzen edo kalte pertsonalen kasuan izan ezik, eta legeak onartzen duen neurrian, ez ditugu geure gain hartuko sari-kudeaketan edo Ospatze Ekitaldietan gure gogoz kontra gerta litezkeen ezein ere geroratze, ezeztatze, atzerapen edo aldaketa, baldin eta kanpo-hornitzaileen ekintza edo eginbide-hauste baten ondorio badira.
  • Kanpo-hornitzaileen zehaztapen eta baldintzak ere, dagokienean, emandako sariei aplikatuko zaizkie. Gatazkarik balego hirugarrenen zehaztapen eta baldintzen eta zehaztapen eta baldintza hauen artean, azken hauek izango dute lehentasuna.
  • Ez da gure ardura izango sariak, gure gogoz bestera, ez badira iristen irabazleengana.
  • Ezin bada talde irabazle batekin kontaktatu bidezko denbora-tarte batean, edo, gure gogoz bestera dagoen edozein arrazoirengatik, taldeak ezin badu saria onartu, edo ez badago libre saria hartzeko, orduan saria beste talde bati emateko eskubidea izango dugu.
  • Inskripzioak baztertu edo deskalifikatu ahal izango ditugu, baldin eta talde interesatuak –edo inskripzioa kudeatzeko baimena taldeagandik jaso duen edozeinek– desegoki, bidegabe edo iraingarritzat jotzen dugun eran jokatzen badu gure langileen aldera edo guk inskripzioaz arduratzeko baimendu dugun edozeinen aldera. Talde irabazle bat deskalifikatzen badugu, sariak beste talde bati emateko eskubidea izango dugu.
  • Programa hau, eta hark eragindako edo harekin lotuta sortutako auzi eta erreklamazio guztiak Ingalaterrako Legearen mende egongo dira, eta horren arabera interpretatuko dira. Parte-hartzaileek ezin ezeztatuzko eran onartzen dute Ingalaterra eta Galeseko auzitegiek erabateko eskumena izango dutela programa honek eragindako edo harekin lotutako auzi eta erreklamazio guztiak ebazteko.

Water Explorer programa Global Action Plan UK elkarteak garatu du honako hauen lankidetzarekin: Global Action Plan Ireland, FEE France, Agado (Alemania), Global Action Plan Spain, InEuropa (Italia), WeACT (Suitza), Global Action Plan Poland, Green Rock Bermuda, WESSA (Hegoafrika), Mikado Consulting (Turkia). Water Explorer programak HSBC Water Programme-ren laguntza du.

Lehiaketak eta sariak

Baldintzak betetzea

  1. 8 eta 14 urte bitarteko ikasleak dauzkaten eskola guztiek, herrialde parte-hartzaile guztietan, aukera izango dute programaren sariak eta pizgarriak irabazteko.
  2. Talde bat osatzen duten ikasleek ,batez ere, 8-14 urte bitarteko adina izan behar dute, eta taldea inskribatu duen eskolakoak izan.
  3. Eskola bakoitzetik talde bakarra erregistratu daiteke.
  4. Inskripzio bat besterik ez da egingo talde bakoitzeko.

 Hileko Eskola

  1. Hasiera-hilabetea: 2015eko otsaila
  2. Amaiera-hilabetea: 2015eko uztaila
  3. Irabazleak herrialde parte-hartzaile bakoitzaren eskualdeko orri nagusian iragarriko dira. Hileko Eskola titulua lortzen duen ikastetxeak, halaber, aukera izango du nazioartean nabarmendutako Hileko Eskola izateko.
  4. Hileko Eskola aukeratzeko orduan, sail hauek hartuko dira kontuan:
    • Water Explorer erronketan izandako aurrerabidea
    • Irabazitako puntuak
    • Blog-argitalpenen kopurua eta kalitatea
    • Taldeko lan ona eta Water Explorer-en balioen erakuspena.

Ur Lantegiak eta Jaialdiak

  1. Herrialde bakoitzean emaitza onenak lortutako eskolak hautatuko dira ur-lantegiak eta -jaialdiak antolatzeko, tokiko negozio-kidearen laguntzaz.
  2. Litekeena da ur-lantegiak 2015eko apiril-maiatzean izatea. Jarri harremanetan tokiko negozio-kidearekin data xeheak ezagutzeko.
  3. Litekeena da ur-jaialdiak 2015eko ekain-uztailean izatea. Jarri harremanetan tokiko negozio-kidearekin data xeheak ezagutzeko.
  4. Ur-lantegiak eta ur-jaialdiak antolatzeko aukera izateko, eskolak irizpide hauen arabera epaituko dira:
    • Burututako zeregin eta erronka kopurua
    • Ekintzen eraginaren froga
    • Guztira irabazitako puntuak
    • Blog-argitalpenen kopurua eta kalitatea
    • Tokiko komunitatearekin eta beste eskolekin izandako lankidetzaren froga
    • Taldeko lan ona eta Water Explorer-en balioen erakuspena

Eskualdeko irabazleak

  1. Eskualdeko finalisten zerrenda osatzeko, lehen hautaketa bat egingo da ur-jaialdietan emaitza onenak lortutako eskolekin, eta horiek aukera izango dute eskualdeko eskola irabazlea izateko.
  2. Eskola finalistak irizpide hauen arabera epaituko dira:

    • Haien ur-jaialdiaren irismena eta eragina
    • Taldeko lan ona eta Water Explorer-en balioen erakuspena.
  3. Eskola finalistei gonbidapena luzatuko zaie euren Water Explorer bidaia aurkez dezaten munta handiko erabaki-hartzailez osatutako batzorde baten aurrean (hala nola, HSBCren ordezkariak, tokiko negozio-kidea eta gaiari buruzko adituak), eskualdeko finalisten ospatze-ekitaldi batean.
  4. Eskualdeko eskola irabazleak: erabaki-hartzaileen batzordeak eskola finalista bat aukeratuko du eskualdeko irabazle nagusi gisa, ospatze-ekitaldian egindako aurkezpena oinarri hartuta.
  5. Jarri harremanetan tokiko negozio-kidearekin, ospatze-ekitaldiaren data ezagutzeko.

Nazioarteko irabazleak

  1. Eskualde bakoitzeko eskola irabazleari nazioarteko epaimahai baten aurrean aurkezteko eskatuko zaio, aukera izan dezan Water Explorer nazioarteko eskola txapeldun nagusiaren titulua eskuratzeko.
  2. Epaimahaiak eskola finalista bat aukeratuko du eskualdeko irabazle nagusi gisa, ospatze-ekitaldian egindako aurkezpena oinarri hartuta.

Erabakiak

  1. Epaileen erabakia aldaezina da, eta talde guztiek goitik behera onartu beharrekoa. Ez da gerora korrespondentziarik egongo. Zehaztapen eta baldintza hauek osoki betetzen ez duten taldeak ez dira kontuan hartuko sarietarako.
  2. Eskolei buruz bildutako informazio indibidual guztia sariak kudeatzeko soilik erabiliko da, eta ez da partekatuko beste inorekin.
  3. Berariazko beste sari batzuk eman ahal izango dira lehiaketan zehar. Horrelako sariak emateko erabakia epaileei soilik dagokie.

Lehiaketak eta sariak

Baldintzak betetzea

  1. 8 eta 14 urte bitarteko ikasleak dauzkaten eskola guztiek, herrialde parte-hartzaile guztietan, aukera izango dute programaren sariak eta pizgarriak irabazteko.
  2. Talde bat osatzen duten ikasleek ,batez ere, 8-14 urte bitarteko adina izan behar dute, eta taldea inskribatu duen eskolakoak izan.
  3. Ikastetxe bakoitzeko hainbat taldek parte hartu dezakete, baina bakarra erregistratu daiteke webgunean.

  4. Inskripzio bat besterik ez da egingo talde bakoitzeko.

 Hileko Eskola

  1. Hasiera-hilabetea: 2015eko otsaila
  2. Amaiera-hilabetea: 2015eko uztaila
  3. Irabazleak herrialde parte-hartzaile bakoitzaren eskualdeko orri nagusian iragarriko dira. Hileko Eskola titulua lortzen duen ikastetxeak, halaber, aukera izango du nazioartean nabarmendutako Hileko Eskola izateko.
  4. Hileko Eskola aukeratzeko orduan, sail hauek hartuko dira kontuan:
    • Water Explorer erronketan izandako aurrerabidea
    • Irabazitako puntuak
    • Blog-argitalpenen kopurua eta kalitatea
    • Taldeko lan ona eta Water Explorer-en balioen erakuspena.

Ur Lantegiak eta Jaialdiak

  1. Herrialde bakoitzean emaitza onenak lortutako eskolak hautatuko dira ur-lantegiak eta -jaialdiak antolatzeko, tokiko negozio-kidearen laguntzaz.
  2. Litekeena da ur-lantegiak 2015eko apiril-maiatzean izatea. Jarri harremanetan tokiko negozio-kidearekin data xeheak ezagutzeko.
  3. Litekeena da ur-jaialdiak 2015eko ekain-uztailean izatea. Jarri harremanetan tokiko negozio-kidearekin data xeheak ezagutzeko.
  4. Ur-lantegiak eta ur-jaialdiak antolatzeko aukera izateko, eskolak irizpide hauen arabera epaituko dira:
    • Burututako zeregin eta erronka kopurua
    • Ekintzen eraginaren froga
    • Guztira irabazitako puntuak
    • Blog-argitalpenen kopurua eta kalitatea
    • Tokiko komunitatearekin eta beste eskolekin izandako lankidetzaren froga
    • Taldeko lan ona eta Water Explorer-en balioen erakuspena

Eskualdeko irabazleak

  1. Eskualdeko finalisten zerrenda osatzeko, lehen hautaketa bat egingo da ur-jaialdietan emaitza onenak lortutako eskolekin, eta horiek aukera izango dute eskualdeko eskola irabazlea izateko.
  2. Eskola finalistak irizpide hauen arabera epaituko dira:
    • Burututako zeregin eta erronka kopurua
    • Ekintzen eraginaren froga
    • Guztira irabazitako puntuak
    • Blog-argitalpenen kopurua eta kalitatea
    • Tokiko komunitatearekin eta beste eskolekin izandako lankidetzaren froga
    • Haien ur-jaialdiaren irismena eta eragina
    • Taldeko lan ona eta Water Explorer-en balioen erakuspena.
  3. Eskola finalistei gonbidapena luzatuko zaie euren Water Explorer bidaia aurkez dezaten munta handiko erabaki-hartzailez osatutako batzorde baten aurrean (hala nola, HSBCren ordezkariak, tokiko negozio-kidea eta gaiari buruzko adituak), eskualdeko finalisten ospatze-ekitaldi batean.
  4. Eskualdeko eskola irabazleak: erabaki-hartzaileen batzordeak eskola finalista bat aukeratuko du eskualdeko irabazle nagusi gisa, ospatze-ekitaldian egindako aurkezpena oinarri hartuta.
  5. Jarri harremanetan tokiko negozio-kidearekin, ospatze-ekitaldiaren data ezagutzeko.

Nazioarteko irabazleak

  1. Eskualde bakoitzeko eskola irabazleari nazioarteko epaimahai baten aurrean aurkezteko eskatuko zaio, aukera izan dezan Water Explorer nazioarteko eskola txapeldun nagusiaren titulua eskuratzeko.
  2. Epaimahaiak eskola finalista bat aukeratuko du eskualdeko irabazle nagusi gisa, ospatze-ekitaldian egindako aurkezpena oinarri hartuta.

Erabakiak

  1. Epaileen erabakia aldaezina da, eta talde guztiek goitik behera onartu beharrekoa. Ez da gerora korrespondentziarik egongo. Zehaztapen eta baldintza hauek osoki betetzen ez duten taldeak ez dira kontuan hartuko sarietarako.
  2. Eskolei buruz bildutako informazio indibidual guztia sariak kudeatzeko soilik erabiliko da, eta ez da partekatuko beste inorekin.
  3. Berariazko beste sari batzuk eman ahal izango dira lehiaketan zehar. Horrelako sariak emateko erabakia epaileei soilik dagokie.

Water Explorer-en laguntzailea:
HSBC Water Programme Ur programa
honekin elkarlanean: